XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Honen arabera badirudi ez zela ohitura ezezaguna, arrunta baizik komedietara joatea, eta karmeldarrak jarraituko du: (70) FRAY BARTOLOME: Aip. lib. 145. orr..

Beraz, ez zen antzerkia onartzen eleizaren aldetik bekaturako bidea eta ez onbidea zelako, eta ondoren komerianteak ere xit gaizki ikusiak ziren: (71) FRAY BARTOLOME: Aip. lib. 149. orr..

Eleizaren gaitzeste hau izan daiteke ere beste arrazoinetarik bat hain albiste gutxi ukan dezagun euskal antzezkizunetaz, drametaz edo komerietaz, hitz batetan euskal antzertiaz, eta mendearen hiru laurdenak iragan beharko dira iristeko euskal teatro berriaren aita izango den Marzelino Soroakoarenganaino.

6.2. MARZELINO SOROA (1848-1902)
Donostian jaio zen 1848.ean apirilaren 27an Poyuelo kalean, gaur Fermín Calbeton, eta San Bizenten bataiatu zuten urrengo egunean.

Eleiz honen koxken artean hazi zen gure mutila, eta hain zituen maite, nabari, koxka hauek bere lehen antzertia hauei eskeini ziela.

Valladolideko eskola nagusian ikasi eta lege gizon egin zen.

Donostiara itzulirik Pepe Peñarekin Gimnasio Municipal delakoa eratu zuen.

Bertan oholtegi ttipi bat margoztaturik zuen bere antzezkizunetarako gure Don Marzelinok (bera ez zegoenean, Shoroa).

1868. urtetik ia heriotzeraino bere izena maiztto agertuko da Donostiako egunkarietan.

1871. urtean Andia kaleko zirkoan funtzio famatu batetan jirabira bat egiterakoan barran polborarekin erre egin zen gure jimnasta indartsua.

Konpainia hartan Peña, Alberro, Prol, Arzelus eta etxeoneko beste donostiar gazte batzuek parte hartzen zuten.

Amadeo erregearen aurka bertso batzuek idatzi zituela eta agintariek haserreturik Iparraldera joan behar izan zuen.

Getarian une bat egon ondoren Ziburun gelditu zen, (...).